donostiakultura.com
Donostia Kultura

Irisgarritasuna

Zer da erabilerraztasuna?

Web orrialdearen erabilerraztasunak adierazten du web orrialdean eta haren edukian sartzeko pertsona gehienek duten gaitasuna, nabigazio-testuingurua eta erabiltzaileen urritasuna kontuan izan gabe. Nabigazio-testuinguruan ondorengoak sartzen dira: gailuak, nabigatzaileak, Interneteko konexiorako abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ordenagailuaren konfigurazioa, ingurune-baldintzak, e.a. Ezgaitasunaren barnean, berriz, honako hauek aipatu nahi ditugu: ikusmen-urritasunak, entzumen-urritasunak, mugimen-urritasunak edo ezagutza-urritasunak.

Konpromiso-deklarazioa

Horren guztiaren ondorioz, edukiak erraz erabiltzeko moduko web gunea prestatu dugu, W3C-k ezarritako erabilerraztasun-arauak betetzen dituena. W3C-k web estandarren erabilpena honela definitzen du: XHTML 1.0 Hertsia markatu semantiko baliodunerako eta kaskadako estilo-orriak (CSS) diseinurako; era horretan, web gunea ordenagailu desberdinetan eta plataformetan behar bezala bistaratzeaz gain, edukia era egokian inprimatuko da.

Web gune honen erabilerraztasunaren inguruko galderarik, iradokizunik edo arazorik izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko idatziz.

Udal Liburutegi Nagusia - Alderdi Eder, 1 - 20004 Donostia - Tfno: 943 48 14 88 - Fax: 943 48 14 90
Irisgarritasuna | Web mapa | Lege oharra
DonostiaDonostia Kultura

Sorrera data: 2007/08/01  |  Eguneratze data: 2014/09/17