donostiakultura.com
Donostia Kultura

Lege oharra

liburutegidigitala.donostiakultura.com web gunearen erabilera honako legezko abisu honetan ezarritako arauek arautzen dute. Orrialdea erabiltzeak esan nahi du orrialde horren erabilera-baldintzak onartzen dituzula.

liburutegidigitala.donostiakultura.com eta bere material guztia Donostia Kulturaren jabetzakoa da, Udal Liburutegi Nagusian, Alderdi Eder, 1 - 20004 Donostia eta helbide elektroniko honetan: Liburutegia_Alderdieder@donostia.org

liburutegidigitala.donostiakultura.com web gunea edo gune horren edozein zati ezingo da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu edozein xede komertzialerako edo Donostia Kulturak hitzez hitz baimendu gabeko beste zerbaiterako.

Materialak aldatzearekin edo beste helburu baterako erabiltzearekin Copyright eta marka erregistratuko beste eskubideak hausten dira.

Legezko arrazoiak medio, Donostia Kulturak eman ahal eta eman behar izango die eskatutako informazio guztia agintari eskudunei, Espainiako legeen arabera, dagokion agindu judiziala dagoen kasuan. Aipatu agindu hori ematen da epailea ziur dagoenean erabiltzaileak legearen aurkako jarduerak burutu dituela. Hipotesi horrekin eta justiziarekin elkarlana egiteko asmoarekin, Donostia Kulturak aukera izango du, legez beharrezkoa den agindu judiziala aurrez aurkeztuta, erregistratzeko eta ondoren poliziari ondorengo informazioa emateko: erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP ri buruzko informazioa, konexio-ordua, erabiltzaile-izenak eta pasahitzak, besteak beste. Edonola ere, IP helbideak eta konexio-orduak soilik erregistratzen dira erabiltzaile batek legez kontrako erabilera egiten duela uste den zerbitzuetan.

Udal Liburutegi Nagusia - Alderdi Eder, 1 - 20004 Donostia - Tfno: 943 48 14 88 - Fax: 943 48 14 90
Irisgarritasuna | Web mapa | Lege oharra
DonostiaDonostia Kultura

Sorrera data: 2007/08/01  |  Eguneratze data: 2014/09/17