Sarrera-orria da eta Udal Liburutegiko hemerotekako zein prentsa-fondo digitalizatutako informazioa lortzeko balio du.
Ezkerreko menuan, web-gunetik eskura daitezkeen argitalpenen aurkibidera hel gaitezke: Udal Liburutegiko hemerotekari buruzko informazio orokorra, liburutegiaren partaidetzadun prentsa-digitalizazioko proiektuak, web-gunean eskueran ez dauden eta Alderdi Ederreko liburutegi nagusian soilik dauden fondoak kontsultatzeko moduari buruzko informazio praktikoa. Beste instituzio batzuetako fondo digitalen esteka interesgarrietara sar gaitezke.
Izenburu digitalizatuen zerrenda alfabetiko batera sartzeko balio du. Izenburu-zerrenda bistara dezakegu, argitalpen-datak, web bidezko izenburuaren eskuragarritasuna. Erregistro bibliografikoaren bidez informazioa lortzeko balio du. Izenburu bakoitzaren fitxategi digitalerako sarbide zuzena ematen du.
Izenburua: Izenburuen zerrenda.
Aldia: Izenburu bakoitzaren argitalpen-datei buruzko informazioa:
Lauki honetan egunkariaren/aldizkariaren argitalpen-datak kontsulta ditzakegu. Beharbada ez datoz bat liburutegian eta web-gunean eskura daitezkeen datekin.
Adibidez: La constancia 1897 eta 1936 artean argitaratu zen. Liburutegiko bildumak, berriz, 1903tik 1936ra biltzen du.
Digitalizatua: Izenburua web bidez eskura daitekeen aldia.
Beharbada ez datoz bat liburutegian eskura daitezkeen bildumako datekin.
Adibidez: La constancia 1897 eta 1936 artean argitaratu zen. Liburutegiko bildumak, berriz, 1903tik 1936ra biltzen du. 1903ko bigarren seihilekoa digitalizatuta dago; bildumaren gainontzekoa mikrofilmean Alderdi Eder liburutegian eskura daiteke aretoan kontsultatzeko.
Erregistro bibliografikoa: Izenburu digitalizatuei buruzko informazioa.
Erregistro bibliografikoaren gainean klikatuz, izenburu horri buruzko informazio osoa eskuratuko dugu.
Beheko aldetik haren fitxategi digitalera sar gaitezke zuzenean.
Fitxategi digitala: Izenburu bakoitzera sar gaitezke, eta bilaketa urteka eta hilabeteka egin, baita argitalpenak webean eskueran dauzkan egunak ikusi ere..
Egutegian azpimarratutako egunetan, badago egunkariaren edizio digitalizatua. Aldiz, azpimarratu gabekoetan, ez dago egunkariaren edizio digitalik (egun horretan argitaratzen ez zelako edo egun horretako egunkaririk gure bilduman ez dugulako).
Egutegiko egun zehatz batean klikatuz, eguneko argitalpena era honetan agertzen da: Aplikazioak orri eskuragarrietan nabigatzeko modua ematen digu, eta aktibatua lodiz agertzen da.
Orrialdea aukeratu: Zerrenda eskuragarriko orrialde bat aukeratuko dugu, eta irudi horretara sartuko gara.
Orrialdea bistaratu: Bistaratzeko, flash-ikustailea baliatzen da. Horrelakorik ez baduzu, ezker-alboko menutik sar zaitezke.
Bistaratzeko aukera-sorta bat dugu:
Inprimaketa aukerak: Bi aukera ditugu:
Pdf formatuan dagoen egunkari azal batekin ari bazara lanean, adibidez, goiko menuan Herramienta Instantánea aplikazioa aurkitzen da (argazki kameraren irudia - 1). Inprimatu nahi dugun eremua zehazteko aukera ematen du. Ondoren Archivo-Imprimir (2) sakatu, eta Gráfico seleccionado (3) aukera defektuz hautatuta duen leiho bat irekiko zaigu. Aldatu - beharrezkoa bada - inprimaketa eta sakatu Aceptar.
Deskargatzeko aukerak:
Orriaren goiburuan web-gunetik nabigatzeko ondorengo laguntza-tresnak aurkituko ditugu:
Orri-oinean ondorengo aukerak bilatuko ditugu: