Baliabide digitalen direktorioa
Kultura Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen ekimena: Espainian digitalizatzeko dauden proiektu eta ekimenei buruzko oinarrizko informazioa biltzen du.
Sancho el Sabio Fundazioa
Sancho el Sabio Fundazioaren ondare bibliografikoa: edozein hizkuntzatan, euskal kulturari buruzkoa XV. mendetik XX. mende hasiera arte. 1993n hasitako proiektua.
Euskal Liburutegi Digitala
2004n Sancho el Sabio Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz hasitako proiektua. Fundazioak digitalizatutako fondoak dauzka. Geroago, Eusko Legebiltzarraren fondoak gehituko zaizkio.
Kulturaldi
Hainbat euskal aldizkaritan argitaratutako artikuluak biltzen dituen datu-basea da. Proiektuan Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Sancho el Sabio Fundazioak parte hartzen dute.
Euskomedia Fundazioa: Cultura Vasca On line
Euskomedia Eusko Ikaskuntzaren Fundazioa da eta bere asmoa da haien zein besteen euskal gizarteari buruzko edukiak, kulturakoak zein zientifikoak, zabaltzea, hobeto ezagut ditzagun.
Liburutegi Nazionalaren Hemeroteka Digitala
Biblioteca Digital Hispánica proiektuaren hasiera da, eta helburutzat du Internet bidez Liburutegi Nazionalean gordetako Espainiako Ondare Bibliografikoa kontsultatzea eta zabaltzea.
Gipuzkoa 1936
Gipuzkoako historiaren urte horretan agertutako egunkari-berriak biltzen dituen web-gunea.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegi Digitala
Liburutegi Digitalaren fondoa Erreserbako Sekzioari dagokio, eta nabarmentzekoa da Reserva Bascongada delakoaren bilduma: euskarazko lanak, euskal kulturari buruzkoak edo euskal autoreenak.
Nafarroako Liburutegi Digitala
BINaDI-n Nafarroako literatur eta zientzia lan nagusienak hartzen dira barne, ohiturazkoetatik hasita klasikoetaraino iritsiz, eduki historikoa edo foru eskubidekoak alde batera utzi gabe. BINADI izaera instituzionaleko inprimaki eta eskuizkribuen bilduma batekin hasi zen, Hutsegite arinen eta irainen Koaderno, Foru bilduma, Kronikagile ofizial desberdinek eta Nafarroarekin lotutako egileen eta lanen lagin txiki batek osatuta.
Donostiako idazleen liburutegia
Donostiako euskal idazleen gunean hiriko idazle guztien informazioa eskuragarri. Bilaketa autorearen arabera - alfabetoa naiz kronologia jarraituz - edo liburuaren arabera egin daiteke.