Hemeroteka atalean egunkariak eta aldizkariak dituzu eta Agiriak atalean berriz, partiturak, kartelak eta monografiak. Honetaz gain, udal liburutegiaren bildumari buruzko informazio zabala bere Katalogora sartuz lor dezakezu
Ez. Liburutegiko fondoen zati bat besterik ez dago digitalizatuta. Hemeroteka atalean, Erregistro bibliografikoa eta Fitxategi digitala sailetanizenburu bakoitza kontsultatzeko euskarri gehigarrien berri izango duzu (mikrofilma, mikrofitxa, CD ROMa). Fondo horiek kontsultatzeko, Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusira jo behar duzu irekita egon ohi den ordutegian (astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30 ; larunbatetan: 10:00-14:00; 16:30-20:00).
Liburutegietan baliatutako estandarrak baliatzen ditugu: MARC 21 eta METS XML.
Aurkibidetik, Fitxategi digitala aukeran, egunkariaren izenburu, urte, hil edo egunaren araberako bilaketak egin ditzakezu. Egutegian azpimarratutako egunetan, badago egunkariaren edizio digitalizatua. Aldiz, azpimarratu gabekoetan, ez dago egunkariaren edizio digitalik (egun horretan argitaratzen ez zelako edo egun horretako egunkaririk gure bilduman ez dugulako). Kontzeptuen araberako bilaketa ezinezkoa da fondo digitalizatuetan.
Bistaratu:
Inprimatu:
Formatu eskuragarriak deskargatu:
Liburutegi digitalak fondo digitalizatutik tiff eta pdf formatu digitalak eskuratzeko modua ematen du. Eskaera zehatzetan, erabilera berezietarako kalitate hobeko formatu bat eduki dezakegu. Eskaerak egiteko, arduradunaren baimena behar da eta Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusiarekin jarri behar zara harremanetan.
Oro har, Liburutegi Nagusira jo behar duzu (Alderdi Eder, z/g; 20004 Donostia - San Sebastián) irekita egon ohi den ordutegian (astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30 ; larunbatetan: 10:00-14:00; 16:30-20:00).
Web-gunearen ezker-alboko menuan argibideak aurkituko dituzu: Liburutegi Nagusia: Informazio praktikoa.
Aldi bakanetan, fondo mikrofilmatuen kopia digitala edo mikrofitxa eska dezakezu. Halaber, paperezko fondoen argazki digitala eska dezakezu. Bakanetan egin beharreko kontsulta-mota horiek banaka egin behar dira eta, horretarako, erabiltzailea liburutegi nagusiarekin jarri behar da harremanetan, betiere liburutegiko arduradunaren baimena edukiz. Horrelakoetarako, Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusira jo dezakezu, 943-481488/89 telefonoetan edo emailetan.
Donostiako udal-liburutegien sarearen berri luze eta zabal jakiteko, bere web-orrira jo dezakezu. Halaber, informazioaren edozein kontsulta egiteko, Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusira jo dezakezu, 943-481488/89 telefonoetan edo emailetan.
Bai. Liburutegi digitaleko web-orriaren goiko ezker-alboan dago beti, harremanetarako izendapenaz. Liburutegiko aretoan bertan ere iradokizunak egin ditzakezu.