Plazagunea enpresak merkaturatutako sistema: 2004tik gaurdainoko euskal prentsa eskuratzeko modua ematen du.
Donostiako Udal Liburutegian, aretoan eskura daitekeen bilduman ondorengo izenburuak ditugu:
Kontsultatzeko modu asko daude: izenburuaren, dataren edo gaiaren arabera, edukiari erreparatuz (aldizkari batean edo askotan, denbora jakin baten epean edo tartean...).
Kontsulta-aukera gehigarrien artean, aipa ditzakegu prentsa-txostenak sortzea eta horien kudeaketa (era askotako euskarrietara biltegiratzea, inprimatzea, posta elektroniko bidez txostenak igortzea...).
Zerbitzu hori, Liburutegi Nagusian ez ezik, Sareko gainontzeko liburutegi guztietan ere badago.