Donostian lehenengo Musika Kontserbatorioa 1879an sortu zen Udalaren eskutik. Titulartasun hau mantendu zen 1998 arte, Eusko Jaurlaritzak hartu bait zuen orduan bere ardurapean. Jabetza aldaketa honek zerikusirik handia izango du liburutegiko partitura bilduman, eta ondorioz Udal Liburutegiko partitura bilduma asko murriztuko da. Hala ere, Udal Liburutegi Sarearen Katalogoan, Musika eta Dantza Eskolako partitura bilduma kontutan hartuta 4.000 partitura inguru topatzen ditugu, hauetatik 70 partitura 1.900 baino lehen argitaratuak.
Udal Liburutegiak partitura hauen zabalkundeari ekin dio, eta tokiko bi pertsonaien obra digitalizatu da: Raimundo Sarriegi, Donostiako Martxaren sortzailea, donostiarren artean estimatueneatarikoa, eta Eusebio Basurko (1856-1921), Udal Txistulari Bandaren zuzendaria izandakoa.
Deskargatu [ PDF, 2,36 MB ]
METS-a deskargatu
Deskargatu [ PDF, 3,80 MB ]
METS-a deskargatu
Deskargatu [ PDF, 10,50 MB ]
METS-a deskargatu
Deskargatu [ PDF, 2,23 MB ]
METS-a deskargatu
Deskargatu [ PDF, 2,06 MB ]
METS-a deskargatu