Donostiako Udal Liburutegiak Euskal Erregistro Digitalean bildutako prentsa digitalizatzeko bi proiektutan parte hartzen du. Erregistro hori sortzea Euskal Kultura Ondarea Digitalizatu, Gorde eta Zabaltzeko Bideratze Planean kokatuta egiten den lan bat da; Eusko Jaurlaritzarentzat Ibermaticak 2005eko azaroan burututako azterlana da.
Udal Liburutegiak proiektu horretan parte hartzen du beste hamaika instituziorekin lankidetzan. Gehienak erakunde publikoak dira, besteak beste: Eusko Jaurlaritza (Kultura Saila eta Liburutegi Nagusia), Eusko Legebiltzarra, Koldo Mitxelena Kulturunea, Bidebarrietako Udal Liburutegia (Bilbo), Ignacio Aldecoa Kultur Etxearen Liburutegia (Gasteiz), Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Liburutegia (2008 tik aurrera) Erakunde publiko horiei Sancho el Sabio Fundazioa erakunde pribatua gehitu behar zaie. Proiektu honetaren historian zehar beste erakunde hauek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritza. Barne Saila. (2006 arte), Euskal Telebista (2007 arte), Espainako Liburutegi Nazionala ( 2007 arte), Nafarroako Unibertsitatea (2008 arte).
Lankidetza-proiektu hori 1992n hasi zen eta Euskal Herrian argitaratutako prentsa digitalizatzen du. Lankidetza horren helburuak dira:
Egungo prentsa-bilduma digitala aretoan soilik eskura daiteke instituzio bakoitzaren instalazioetatik.
1977tik 2003ra Egin, Euskadi Información eta Gara izenburuak formatu digitalean daude. Beste izenburu batzuk, berriz, 1998tik 2003ra kontsulta daitezke:
El Mundo del País Vasco, Diario de Noticias de Navarra, Diario de Navarra, Periódico de Álava, Diario de Noticias de Álava, El Diario Vasco, Deia (Arabako edizioa), El País, Egunkaria, Egunero, Berria, Le Journal du Pays Basque, El Correo (Araba eta Bizkaiko edizioak), Zabalik eta La Estafeta.
Fondo horiek kontsultatzeko, erabiltzaile interesatuek Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusira jo behar dute irekita egon ohi den ordutegian. Bertan kontsulta-aukera gehigarriak egin daitezke bakanetan: irudi digitalak biltegiratze-euskarrietara deskargatu, inprimatu, posta elektronikoko helbide batera irudi digitalak bidali...