Hemen zaude »
Hasiera
»
Digitalizazio-proiektuak
Donostiako prentsa historikoa
Donostiako Udal Liburutegiko Donostiako prentsa historikoaren bilduma digitala (XIX-XX. mendea)
1. Sarrera
Donostiako Udal Liburutegiaren misioetako bat da tokiko ondare bibliografikoa gorde eta zabaltzea, heziketa, ikerketa, kultura eta informazioaren zerbitzutan.
Ildo horretan, 2003n Hemeroteka Digitala proiektua hasi zen: Donostiako prentsa historikoaren bilduma (XIX-XX. mendeetakoa).
Egun 36 argitalpenen 1830-1937ko data-mugen arteko 211.529 orrialde digitalizatuak dauzkagu.
Bilduma digitalizatua interes handikoa da, izenburu batzuk ale bakarrak dira. Izenburu horien artetik apagarrienak dira: El Látigo, Semana, La Galerna, El Thun Thun, Heraldo de Guipúzcoa, La Región Vasca, Diario Vasco 1916-19, La Tierra, El Eco de Pamplona, Aurrera eta La Justicia.
Digitalizatu beharreko funtsak aukeratzeko jarraitutako irizpideak izan dira:
- Funtsaren jatorrizkotasuna eta antzinatasuna
- Jatorrizkoen kontserbazio egoera
- Kontsulta-euskarri alternatiboak eskura edukitzea
- Aurrekontu erabilgarria
Bildumaren titulartasuna eta eskubideak Udal Liburutegiari dagozkio, eta irudietan liburutegiaren izeneko zigilua dute, bera baita dokumentu-funtsen jabea.
Izenburuak Liburutegiaren Katalogotik ere eskura daitezke.
2. Proiektuaren faseak
Proiektuari 2003n heldu genion, administrazio- zein ekonomia- eta teknika-oinarriak prestatuz. Proiektuaren enpresa esleipenduna Ibermatica da. Alderdi teknikoetan hainbat erakundek lagundu dute: Kultura Ministerioak eta Euskomedia Fundazioak, baita Donostiako Udalaren Informatika Zentroak (CIM) ere. 2008tik aurrera Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jaso dira.
- 2004: 18 argitalpen digitalizatu ziren, 1874tik 1936rako tarte kronologikoak.
Digitalizatutako izenburuak:
- La Constancia (1903 soilik)
- El Correo de Guipúzcoa (1899-1912)
- El Correo del Norte (lehenengo garaikoa soilik)
- Diario de San Sebastián (1874-1887)
- Diario Vasco (1916-1919)
- El Diario Vasco (1934-1936)
- El Eco de San Sebastián (1883-1888)
- El Guipuzcoano (1888-1892)
- La Información (1916-1921)
- El Liberal Guipuzcoano (1915-1918)
- La Libertad (1889-1893)
- El País Vasco (1923-1930)
- La Región Vasca (1906)
- La Semana (1883-1884)
- La Tierra (1922)
- La Unión Liberal l(1889-1890)
- La Unión Vascongada (1891-1903)
- El Urumea (1879-1885)
Ondorioz, 112.956 orrialde izan dira digitalizatuak.
-
2005: argitalpen bat digitalizatu genuen.
Ondorioz, 12.199 orrialde izan dira digitalizatuak.
- 2006: 12 argitalpen digitalizatu ziren (batzuk Mandasko Dukearen Liburutegiari dagozkionak) 1830etik 1937rako tarte kronologikoan.
Donostian plazaratutako argitalpenak:
- Aurrerà (1868-1870)
- Domingo (1937)
- Estafeta de San Sebastián (1830-1831)
- La Galerna (1890)
- La Justicia (1871-1872)
- El Látigo (1865)
- El Thun Thun (1894)
Beste argitalpenak:
- Bai, Jauna, bai (Pamplona, 1883)
- Bizkaitarra (Bilbao, 1894-1895)
- El Eco de Pamplona (Pamplona, 1875)
- Eskualduna (Bayona, 1887)
- Euskalzale: astean asteango albistaria (Bilbao, 1897)
1.609 orrialde izan dira digitalizatuak.
- 2007: hiru argitalpen digitalizatu ziren:
- Frente popular (1936)
- Heraldo de Guipúzcoa (1903-1936)
- El Día (1930-1936) (21.445 orr.)
- 2008: lau argitalpen digitalizatu ziren,
- El Correo del Norte (II fasea: 1912-1916) (5.740 p.) (6.004 or. osoa)
- La Constancia (II fasea: 1904-1928) (35.440 p.) (36.076 or.osoa)
- El Cuartel Real (1873-1876) (1.234 or.)
- Easo (1931-1932) (2.870 or.)
- 2009: digitalizatu da:
- La Constancia (III fasea: 1929-1936) (17.441 p.) (53.517 or. osoa)
Udal Liburutegiak funts historikoen digitalizazioarekin jarraitzen du, eta lankidetzan dihardu proiektu honetan interesa duten erakundeekin.