donostiakultura.com
Donostia Kultura
Hemen zaude » Hasiera  » Digitalizazio-proiektuak

Donostiako prentsa historikoa

Donostiako Udal Liburutegiko Donostiako prentsa historikoaren bilduma digitala (XIX-XX. mendea)


1. Sarrera

Donostiako Udal Liburutegiaren misioetako bat da tokiko ondare bibliografikoa gorde eta zabaltzea, heziketa, ikerketa, kultura eta informazioaren zerbitzutan.

Ildo horretan, 2003n Hemeroteka Digitala proiektua hasi zen: Donostiako prentsa historikoaren bilduma (XIX-XX. mendeetakoa).

Egun 49 agitalpenen 1830-1969ko data-mugen arteko 422.472 orrialde digitalizatuak dauzkagu, webean eskuragarri.

Bilduma digitalizatua interes handikoa da, izenburu batzuk ale bakarrak dira. Izenburu horien artetik apagarrienak dira: El Látigo, Semana, La Galerna, El Thun Thun, Heraldo de Guipúzcoa, La Región Vasca, Diario Vasco 1916-19, La Tierra, El Eco de Pamplona, Aurrera eta La Justicia.

Digitalizatu beharreko funtsak aukeratzeko jarraitutako irizpideak izan dira:

  • Funtsaren jatorrizkotasuna eta antzinatasuna
  • Jatorrizkoen kontserbazio egoera
  • Kontsulta-euskarri alternatiboak eskura edukitzea
  • Aurrekontu erabilgarria

Bildumaren titulartasuna eta eskubideak Udal Liburutegiari dagozkio, eta irudietan liburutegiaren izeneko zigilua dute, bera baita dokumentu-funtsen jabea.

Izenburuak Liburutegiaren Katalogotik ere eskura daitezke.

2. Proiektuaren faseak

Proiektuari 2003n heldu genion, administrazio- zein ekonomia- eta teknika-oinarriak prestatuz. Proiektuan Ibermática eta Gudat enpresak parte hartu dute. Alderdi teknikoetan hainbat erakundek lagundu dute: Kultura Ministerioak eta Euskomedia Fundazioak, baita Donostiako Udalaren Informatika Zentroak (CIM) ere.

  • 2004: 18 argitalpen digitalizatu ziren, 1874tik 1936rako tarte kronologikoak.

    Digitalizatutako izenburuak:

    • La Constancia (1903 soilik)
    • El Correo de Guipúzcoa (1899-1912)
    • El Correo del Norte (lehenengo garaikoa soilik)
    • Diario de San Sebastián (1874-1887)
    • Diario Vasco (1916-1919)
    • El Diario Vasco (1934-1936)
    • El Eco de San Sebastián (1883-1888)
    • El Guipuzcoano (1888-1892)
    • La Información (1916-1921)
    • El Liberal Guipuzcoano (1915-1918)
    • La Libertad (1889-1893)
    • El País Vasco (1923-1930)
    • La Región Vasca (1906)
    • La Semana (1883-1884)
    • La Tierra (1922)
    • La Unión Liberal l(1889-1890)
    • La Unión Vascongada (1891-1903)
    • El Urumea (1879-1885)

    Ondorioz, 112.956 orrialde izan dira digitalizatuak.

  • 2005: argitalpen bat digitalizatu genuen.

    • El Fuerista (1888-1898)

    Ondorioz, 12.199 orrialde izan dira digitalizatuak.

  • 2006: 12 argitalpen digitalizatu ziren (batzuk Mandasko Dukearen Liburutegiari dagozkionak) 1830etik 1937rako tarte kronologikoan.

    Donostian plazaratutako argitalpenak:

    • Aurrerà (1868-1870)
    • Domingo (1937)
    • Estafeta de San Sebastián (1830-1831)
    • La Galerna (1890)
    • La Justicia (1871-1872)
    • El Látigo (1865)
    • El Thun Thun (1894)

    Beste argitalpenak:

    • Bai, Jauna, bai (Pamplona, 1883)
    • Bizkaitarra (Bilbao, 1894-1895)
    • El Eco de Pamplona (Pamplona, 1875)
    • Eskualduna (Bayona, 1887)
    • Euskalzale: astean asteango albistaria (Bilbao, 1897)

    1.609 orrialde izan dira digitalizatuak.

  • 2007: hiru argitalpen digitalizatu ziren:

    • Frente popular (1936)
    • Heraldo de Guipúzcoa (1903)
    • El Día (1930-1936) (21.445 orr.)

  • 2008: lau argitalpen digitalizatu ziren,

    • El Correo del Norte (II fasea: 1912-1916) (5.740 p.) (6.004 or. osoa)
    • La Constancia (II fasea: 1904-1928) (35.440 p.) (36.076 or.osoa)
    • El Cuartel Real (1873-1876) (1.234 or.)
    • Easo (1931-1932) (2.870 or.)

  • 2009: digitalizatu da:

    • La Constancia (III fasea: 1929-1936) (17.441 p.) (53.517 or. osoa)

  • 2010: digitalizatu da: (lehenegoa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. )

    • El Pueblo Vasco ( I fase: 1903-1925) (41.861 or.)
    • Novedades (1909-1918) (11. 059 or.) San Telmo Museoarekin elakarlanean.
    • Revista Azul (1925-1928) (354 or.)
    • Las Maravillas de España: San Sebastián residencia real ( [1915] ). (51 or.)
    • San Sebastián (1934) (80 or.)
    • San Sebastián: revista anual ilustrada (1931-1969) (3.051or.)
    • Gudari (1937) (392 or.)

  • 2011: Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin digitalizatu dira

    • El Pueblo Vasco (II fasea: 1926-1936) (30.170 or.)
    • La Voz de Guipúzcoa (I fasea 1885-1899) (20.876 or.)

  • 2012: digitalizatu dira

    • La Voz de Guipuzcoa ( II fasea: 1900-1926) (62.204 or.)
    • Gente nueva: semanario gráfico (1922) (16 or.)
    • Información sportiva (1912-1913) (396 or.)
    • Novedad literaria (1927) (16 or.).
    • Renovante (1930) (48 or.)
    • San Sebastián (1936) (104 or.)
    • Vida sportiva (1916-1917) (538 or.)

  • 2013: digitalizatu dira

    • La Voz de Guipuzcoa ( III-1 fase: 1927) (4.516 or.)

    • Mailegu batetik datozen dokumentuak:
      • La Afición: revista gráfica taurina(1916) (279 or.)
      • El Ciclón: semanario crítico-independiente(1916) (16 or.)
      • El Ki-ki-rri-ki; semanario festivo (1915) (62 or.)
      • El pitorreo: semanario inofensivo (1915) (48 or.)
      • Pitorreo y medio: semanario joco-serio (1915) (8 or.)

Udal Liburutegiak funts historikoen digitalizazioarekin jarraitzen du, eta lankidetzan dihardu proiektu honetan interesa duten erakundeekin.

Udal Liburutegi Nagusia - Alderdi Eder, 1 - 20004 Donostia - Tfno: 943 48 14 88 - Fax: 943 48 14 90
Irisgarritasuna | Web mapa | Lege oharra
DonostiaDonostia Kultura

Sorrera data: 2007/08/01  |  Eguneratze data: 2014/09/17