1989. urtean, Irargirekin (Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroa) eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, bildumaren zati bat mikrofilmatu genuen. Masterrak instituzio horietan daude gordeta eta formatua kasu guztietan 35 mm-koa da.
Lehenengo fase honetan, baliatutako irizpideak ondorengoak dira:
Hauek dira mikrofilmatutako izenburuak: La Constancia, El Correo de Guipúzcoa, El Correo del Norte, El Cuartel Real, El Día, Diario de San Sebastián, El Eco de San Sebastián, Estafeta de San Sebastián, Euzkadi Roja, Euzko Langille, Frente popular, El Fuerista, Gaceta Oficial, Heraldo de Guipúzcoa, Noticias Principales y Verdaderas, El Pueblo Vasco, La Unión Vascongada, El Urumea, La Voz de Guipúzcoa.
Prentsa historikoko udal-bildumaren zati bat mikrofilmean eskura daiteke soilik: liburutegiko instalazioetan kontsultatu beharrekoa. Erabiltzaileak, bestalde, mikrofilmatutako fondoen formatu digitaleko kopiak eska ditzake, Alderdi Ederreko Liburutegiaren aretoko kontsulta-araudiaren arabera.
Kamera digitaleko zerbitzua ere eskaintzen dugu: paper-euskarrian dauden fondo historikoen formatu digitaleko kopiak lortzeko balio du.